Prebentzioaren xedea kalteak saihestea da, eta, horregatik, plangintza prebentiboa egin behar da, lan-eremuan gerta daitezkeen larrialdi-egoerei erantzuteko jarduera zuzenak aurreikusita. Lan Arriskuen Prebentzioari buruzko Legearen 20. artikuluak eta martxoaren 23ko 393/2007 Errege Dekretuak onartzen dute larrialdiak eragin ditzaketen jarduerak burutzen dituzten zentroen Autobabeserako Oinarrizko Araua, eta, lege horiei jarraiki, Autobabeserako Planak nahitaez bete behar dira legeak horrela ezartzen duenean.
Autobabeserako Planak zehazten du larrialdi-egoeren aurrean nola erantzun behar den jardueraren titularraren ardurapeko eremuan, eta jarduera horiek babes zibileko sistema publikoa betetzen dutela bermatzen du.
Jardueraren titularraren erantzukizuna da hura prestatzea, ezartzea, mantentzea eta berrikustea. Edonola ere, langile teknikoek idatzi behar dute. PREMANKek autobabeserako planak egiteko homologazioa dauka, eta eragiten dizun, nola lagun diezazukegun, zer dokumentu behar dituzun, zer urrats eman behar dituzun legedia betetzeko, etab. azal diezazukegu.
Kontsulta iezaguzu konpromisorik gabe.